
Ahots-komandoak eta ahots-markaketa
Erabili zure telefonoa ahots-komandoa esanaz, eta egin dei bat Kontaktuak atalean
gordetako izen bat esanaz.
Ahots-komandoak eta ahots-markaketa hizkuntzaren araberakoak dira. Ahots-
ezagutza ezin da hizkuntza guztietan erabili. Zein hizkuntzatan erabil daitekeen
ikusteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Hizkuntza ezarpenak
>
Ahots errepro. hizkuntza
. Ezagutzeko hizkuntza ezartzeko, hautatu nahi den
hizkuntza.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu batean
edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez markatutako
deietan fidatzea.
Zure telefonoko ahots-ezagutza zure ahotsera trebatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Ahots-azterketa
>
Ahots-azterketa praktikatu
.
Funtzioren baterako ahots-komando bat aktibatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Ahots-azterketa
>
Ahots-komandoak
, eginbidea eta funtzioa.
ikonoak ahots-komandoa aktibatuta dagoela adierazten du.
Ahots-komandoa aktibatzeko, hautatu
Gehitu
. Aktibatutako ahots-komandoa
erreproduzitzeko, hautatu
Errepro.
.
Ahots-komandoak kudeatzeko, joan funtzio batera eta hautatu
Aukera
.
Ahots-komandoak edo ahots-markaketa erabiltzeko, egonean moduan, eduki sakatuta
eskuineko aukeraketa tekla. Tonu labur bat entzuten da, eta pantailan
Hitz egin
orain
agertzen da. Esan komandoa edota deitu nahi diozun kontaktuaren izena. Ahotsa
arrakastaz ezagutzen bada, bat datozenen zerrenda proposatzen da pantailan.
Telefonoak zerrendako lehenengo elementua erreproduzitzen du. Komandoa zuzena
ez bada, joan beste sarrera batera.