
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu telefonoa irrati uhinak erabiltzen dituen
Bluetooth gailu bateragarri batera konektatzeko, 10 metroko (32 oin) esparruan.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: sarbide orokorra, eskulibrea, entzungailua, object push,
fitxategien transferentzia, telefono-sarea, serieko ataka, SIM sarbidea, object exchange
orokorra , audio banaketa aurreratua, urruneko audio eta bideo kontrola, eta audio eta
bideo banaketa orokorra . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri
homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Ezarpenak 19

Bluetooth konexio bat ezarri
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektibitatea
>
Bluetooth
eta jarraitu hurrengo
urratsak:
1 Hautatu
Nire telefonoaren izena
eta idatzi izen bat zure telefonoarentzat.
2 Bluetooth konektibitatea aktibatzeko, hautatu
Bluetooth
>
Piztuta
. Bluetooth
aktibo dagoela adierazten du.
3 Zure telefonoa audi hobekuntza bati konektatzeko, hautatu
Audio osagarrietara
konektatu
eta konektatu nahi duzun gailua.
4 Telefonoaren esparru barruan dauden Bluetooth sistemako edozein gailuri
parekatzeko, hautatu
Parekatuta dauden gailuak
>
Gail. berr. gehitu
.
Joan aurkitutako gailu batera, eta hautatu
Gehitu
.
Idatzi pasakode bat (16 karaktere arte) zure telefonoan eta onartu beste Bluetooth
gailuarekiko konexioa.
Segurtasuna axola bazaizu, itzali Bluetooth funtzioa, edo ezarri
Nire telefonoaren
ikuspena
honela:
Ezkutatuta
. Bluetooth komunikazioa bakarrik fidagarriak direnekin
onartu.