
Teklatua blokeatzea
Nahi gabe teklak sakatzea ekiditeko, hautatu
Menua
eta sakatu * 3,5 segundoz teklatua
blokeatzeko.
Teklatua desblokeatzeko, hautatu
Desblok
eta sakatu * 1,5 segundoz. Teklatuaren
blokeoa aktibatuta badago, idatzi segurtasun-kodea eskatutakoan.
Teklatuaren blokeo automatikoa aktibatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Teklatuaren blokeo automat.
>
Jarrita
.
Teklatua blokeatuta dagoenean deiak erantzuteko, sakatu deitzeko tekla. Deia
amaitzen edo baztertzen duzunean, teklatua berriro blokeatuko da automatikoki.
Telefonoa edo teklatua blokeatuta egonda ere, telefonoan programatutako larrialdiko
zenbaki ofizialera deitu ahal izango da.