Posta elektronikoa
Sartu zure POP3 edo IMAP4 posta-kontuan telefonoarekin mezu elektronikoak
irakurtzeko, idazteko eta bidaltzeko. Posta elektronikorako aplikazioa mezu
elektronikoak bidaltzeko erabiltzea eta mezu elektronikoak testu mezu gisa bidaltzea
ez dira gauza bera.
Posta elektronikoa erabili ahal izan aurretik, posta-kontu bat eta ezarpen zuzenak izan
behar dituzu. Zure posta-kontuaren eskuragarritasuna eta ezarpenak egiaztatzeko, jarri
harremanetan posta elektronikoaren zerbitzu-hornitzailearekin. Baliteke posta
elektronikoa konfiguratzeko ezarpenak konfigurazio-mezu gisa jasotzea.
Posta elektronikorako aplikazioan sartzea
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
E-maila
.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko softwarea eduki
dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.