
Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta inplantatutako mediku tresnaren artean, taupada-markagailu edo
desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3 zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen dute medikuntza
tresnarekiko egon daitezkeen interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten pertsonek:
•
Hari gabeko telefonoa beti medikuntzako tresnatik 15,3 zentimetrotara (6 hazbetera) mantendu behar dute piztuta
dagoenean.
•
Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 31

•
Telefonoa erabiltzerakoan, medikuntzako tresna kokatuta dagoen beste aldeko belarrian jarri, balizko interferentziak
murrizteko.
•
Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari gabeko telefonoa itzali.
•
Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako argibideak irakurri eta jarraitu.
Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin batera erabiltzeari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez zure
sendagilearekin harremanetan.