Nokia 2690 - Balizko ingurune leherkorrak.

background image

Balizko ingurune leherkorrak.
Itzali telefonoa leherketa arriskua dagoen edozein ingurutan eta errespetatu argibide eta seinale guztiak. Ibilgailuaren motorra

itzali beharreko guneak ere leherketa arriskudun ingurutzat hartzen dira. Inguru hauetan sor litezkeen txinpartek suteak edo

leherketak eragin ditzakete eta, hauen ondorioz, zauriak edo heriotza. Itzali telefonoa gasolindegietan, batez ere gasolina-

hornigailuen inguruan. Errespetatu irrati uhinak darabiltzaten tresnei buruzko arauak, gasolindegietan, erregai biltegietan,

fabrika kimikoetan edo leherketak gauzatzen diren inguruetan. Leherketa arriskuko inguruak ongi seinaleztatu egon ohi dira,

baina ez beti. Inguru hauen artean aipagarriak dira itsasontzietako kubiertak, produktu kimikoen garraioak edo biltegiak, edo

airean partikula kimikoak, adibidez, hautsa, granaila edo metal-hautsa dauden inguruak. Fabrikatzaileengana jo erregai

likidoak (butanoa, propanoa etab.) darabiltzaten ibilgailuen edo tresnen inguruan telefonoa erabiltzea segurua den jakiteko.