
Ibilgailuak
RF seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina izan dezakete, hala
nola, erregaiaren injekzio sistema elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren kontrol
sistema elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazio gehiagorako, jo zure ibilgailuaren fabrikatzailearengana edo
ordezkariarengana gehitutako osagarriak egiaztatzeko.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu. Instalazioa edo beste edozein zerbitzu gaizki
burutzea arriskutsua izan daiteke eta telefonoaren bermea baliogabe dezake. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako
hari gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak
telefonoa, haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki berean. Airbagak dituzten ibilgailuetan, gogoan izan airbagak indar
handiz puzten direla. Ez ezarri inolako objekturik, ez hari gabeko osagarri eramangarri edo instalaturik airbagaren inguruan
edo airbaga irekitzen den lekuan. Ibilgailurako hari gabeko osagarriek, behar bezala kokatuta ez badaude eta airbaga puzten
bada, zauri larriak eragin ditzake.
Hegazkinez bidaiatzerakoan debekatua dago telefonoa erabiltzea. Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko
gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke hegazkinaren funtzionamendurako, hari gabeko telefono sarea eten
dezakeelako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.