
Inguru eragilea
Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan daitezkeen arriskuei buruzko arautegia betetzen du, betiere, belarriaren
ondoan posizio normalean erabiltzen denean , edo gutxienez gorputzetik 1,5 zentimetro (5/8 hazbete)ko distantziara
dagonean. Telefonoa gorputzarengandik hurbil zorro babesle batean, gerriko poltsatxo batean edo euskarri batekin erabiliz
gero, honek ez luke metalik eraman behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, telefono honek kalitate honeko sare konexioa eskatzen du. Kasu batzuetan, datu
fitxategi edo mezuen igorpenak atzeratu egin daitezke konexio egokia erabilgarria egon arte. Ziurta ezazu gorago aipatutako
banatze distantzien jarraibideak betetzen direla igorpena bukatu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo
beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.